XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer litzateke gutaz gure aire paratxoke honek ez balitu deuseztatuko puska horik!.

Kasik gauero, Lurreko edozein tokitako horizontean izar erratiren bat ikus daiteke ortzia garbi badago.

Halaz guztiz, urteko zenbait sasoitan sarriago ikusten dira.

Sarrienik abustutik azarora bitartean ikusten dira urtarriletik apirilera artean baino gehiago eta hilabete hauetan zaletasun gutienik duenak ere ikus dezake puntu argizu deritzana: gau jakin batetan obserbatzen diren izar erratiak ateratzen diren zoko edo zona alegia; beste hitzetan esateko, espazioan meteoroek deskribatzen duten zirkulu handienaren arkuak bat datozen puntua.

Gorputz hauetariko asko multzotan pilatzen dira, edo hobeto esateko; Lurrak Eguzkiaren inguru dagien jirakoan aldizka aurkitzen ditu puntu jakinetan.

Talde hauek badute bere izena beraien inguruetan aurkitzen diren izarrena gogoratzen diguna.

Honelakoak, esaterako, Perseidak ditugu.

Perseo izarraren hauzo lagunak direlako, urteoro abustuko 9tik 14 bitartera ikus daitezke eta orduko 46 meteoro erakusten dituzte; Leonidak, Lehoi-tik hurbil direnak azaroko 14tik 18ra bitartean agertzen direnak eta 19 meteoro dituztenak orduko: Oprionidak, Oriondik gertu direnak urrilako 16tik 22ra ikus daitezkeenak, 21 meteoro erakusten dizkigute orduko, eta horrelaxe.

Oraintsu, lehen ezezagun ziren puntu anitz zehatz eman ahal izan dira; hauetariko kasu bat egun argitan izar errati hori ikustea da.

Akuaridas izar multzo distiragarria, maiatzeko 1 eta 13 artean ikusten denak, eguerdiko 10etatik 11 bitartera irixten du bere unerik garaiena, 30 izar errati erakusten dituelarik orduko.

Horren korronte trinkoa eratzen dute Lurrak bi hilabete jartzen bait ditu zeharkatzen.

Bapatez agertzen diren taldeak ere badira hala nola Drakonides, Europa guztia harriturik utzi zuena, 1 933ko urriaren 9an.

Izar errati hauetarik Lurrera irixten zaigun gauza bakarra atmosferako kapa altuenetan geratzen den hautsa da.

Honek, hurrenez hurren, kapa guztiak zeharkatzen ditu eta geldiro geldiro jaitsi ohi da Lurrean kokatzen den arte.

Hauts honen kapa batzu Alpes, Pirineotako lur iraunkorretan aurkitzen dira edoeta Groenlandiako eskualde izoztuetan.

Orobat, zona industrialetatik oso urrun diren eskualdeetan eroritako euriak daukan burdin kapa mehea izar erraitiei zor zaie.

Izar erratiek eta gure zoluan erortzen diren uronitoekin, Lur masa handituz doa, Baur-en kalkuluen arabera, urteko 70 tonelada.

Lodiketa honek badu berehalako ondoren bat.

Alegia, egun astronomikoa luzatu egiten dela, eta beraz, Hilargiaren abiada gure planetari buruz laisterrago egiten dela.